XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.2 Erromatar Errepublika a) Ez zuen inoiz 1.500 drakma baino gehiago kosta ohi zen esklaburik erosi, zeren ez bait zuen jende delikaturik nahi, baizik gizon azkarrak, lanerako gai zirenak eta itzain onak maite zituen.

Zahartzen zirenean, alferreko ahorik ez elikatzeko, saldu egin ohi zituen.

Beti ere esklabu kopuru handia ukan zuen, presoen artetik erosirik.

Gazteenak hautatzen zituen, zakur gaztearen antzera, errazkiago hez bait daitezke.

Egun guztian zehar okupaturik ibil zitezela ikusi nahi izaten zuen, edo-eta lotan.

Aise lo egiteko gai ziren esklabuak zituen gogokoen, ordu asko erne eta beilan egon ohi zirenak baino hobe zirela uste bait zuen, eta loarekin indarberriturik, lanerako ere prestuago zirela (Plutarko: Vidas pararelas liburutik).

Esklabuak laborantzan eta zernahi lanetan

Goitiko textu hau irakurri ondoren, aipa itzazu:
- Zein kualitate ziren esklabuen gandik estimatuenak
- Zer egiteko kunplitu zuen esklabuak erromatarren gizarte antolamenduan
- Zer diferentzia eta kidetasun ote den egungo langile bat eta orduko esklabu baten artean.